Nire amak txikitan goman jolasten zuen bere lagunekin kalean. Ia ez ziren etxean egoten.Goman horrela jolasten zuten: bi eskinetan jartzen ziren eta besteak ilara batean.
Eskinetakoek goma orkatiletan jartzen zuten eta ilaran zeudenak saltoka pasatzen ziren goma gainetik eta, ongi egiten bazuten, gorago jartzen zuten goma, belaunetan.Gero eta zailagoa zen eta huts egiten bazuten berriro ilaran jartzen ziren eta berriro hasi behar zen hurrengoa eta huts egiten zuenean goman jarri behar zen.Batek irabazten bazuen berriro egiten zuen.Goman jolasteko goma bat eta lagun asko behar dira.Gure eskolan batzuetan ere jolasten dugu eta oso ongi pasatzen dugu, baina batzuetan haserretzen gara.Goman jolastea oso erreza da eta gomendatzen dizuet probatzeko.Beste forma batez ere jolastu ahal da, saltoka soka batetik bestera joan ahal da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario