Bazen behin ipotx txiki bat Tantan izenekoa, mendiko zuhaitz batean bizi zen eta bakarrik ateratzen zen urtero egun batean eta ez zion inori kasu egiten, bakarrik bere barraskiloari, Tipi izenekoari.Tipik ez zuen ezer egiten zeren mendian ia ez zen eguzkia agertzen.Egun batean Tantan bere etxean asperturik zegoen eta orduan jo zuten atea, baina ipotxak ez zuen kasurik egin, berriro jo zuten atea baina ipotxak ez zuen kasurik egiten. Hurrengo egunean berriro jo zuten atea, baina ez zuen kasurik egiten eta horrela egunero. Hilabete bat pasa ondoren, berriro jo zuten atea eta ireki zuen.Bat batean suge bat zegoen atean eta esan zion ea nahi zuen bere txapela aldatu diruaren truke.Bi ordu pentsatzen egon zen, zeren txapela oso baliotsua baitzen berarentzat eta azkenean Tantanek bere txapela eman zion sugeari baina sugeak ez zion dirurik eman eta korrika hasi zen, Tantan oso haserre zegoen eta erabaki zuen atzetik joatea.Hurrengo egunean bere gauzak hartu, Tipi hartu eta abiatu zen sugearen bila. Ibiltzen zen bitartean zerbait entzun zuen baina ez zekien zer zen eta orduan zerbait erori zen zuhaitzetik, urtxintxa bat zen eta galdetu zion ea zer egiten zuen eta Tantanek esan zion suge bat bilatzen ari zela eta urtxintxak esan zion bera ere ari zela bilatzen eta berarekin hasi zen bilatzen.
Hurrengo egunean ibiltzen ari ziren bitartean, sagu txiki bat topatu zuten eta Tantanek esan zion ea zer egiten zuen, sagu txikiak erantzun zion suge baten bila zegoela eta berarekin joan zen. Sagu txikiak esan zion Tantani kontuz ibiltzeko sugearekin, bere gurasoak jan zituen eta berak esan zuen hilko zuela.Iritsi ziren kobazulo batera eta han zegoen sugea lapurtutako gauzekin far egiten eta bat batean sagu txikia joan zen berarengana, esan zion hilko zuela eta sugeak, sagua oso-osorik jan zuen.Ondoren urtxintxa joan zen eta sugeak ito zuen eta Tantan falta zen.Berarengana joan zen eta esan zion dirua emateko, sugea barrezka hasi zen eta esan zion joateko. Ipotxak ez zion kasu egin eta borrokan hasi ziren. Orduak pasa ondoren... Ipotxak irabazi zuen eta dirua eman zion eta etxera itzuli zen.Sugeak ez zion inori ezer kendu handik aurrera suge ona izan zen eta ipotxa (Tantan), lagun asko egin zituen eta beti ateratzen zen kalera Tipirekin jolastera.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario